Kostaldeko zerbitzuak
Hondartza zerbitzuak
Itsas-korronteak detektatzea eta iragartzea: hondartza seguruagoak
Itsas-korronteen arriskua ebaluatzeko eta iragartzeko tresna bat garatu da, udan hondartzetako segurtasuna hobetzeko. Hondartzetako TIMEX irudi erreftifikatuak sorosleentzako sarbidea duen web-aplikazio batera bidaltzen dira, olatuen haustura-eremuaren, korronte arriskutsuen eta hondartzeko morfologia orokorraren jarraipena hobetzeko. Irudi horiek, olatuen haustura-eremuaren batimetria lortzeko ere erabiltzen dira. Batimetria horren zirkulazio-patroiak zenbakizko ereduen bidez iragartzen dira.
Momentuko korronteei eta hurrengo egunetarako korronteen aurreikuspenei buruzko informazio hori hondartzan bertan ematen zaie sorospen-taldeei.
Hondartzetako jende kopurua
Hondartzetako okupazio-dentsitatea neurtzeko tresna bat garatu da, ikaskuntza automatikoko algoritmoak erabilita. COVID-19aren testuinguruan, tresna hau egokitu zen hondartzetako okupazioari buruzko informazioa denbora errealean emateko, edukiera gomendioak betetzen zirela bermatzeko. Soluzioa algoritmo automatizatu bat da, denbora errealean okupazio-maila neurtzen duena eta informazioa app mugikor baten bidez erakusten duena (Nik Hondartzak). Aldi berean, informazioa hondartzako kudeatzaileei bidaltzen zaie, eta horiek hondartzarako sarbidea kontrolatzen zutenez, gomendatutako okupazio-mailak bermatzeaz arduratu ziren. Informazio hori denboraldiaren amaieran ere erabiltzen da hondartzetako jende kopurua estimatzeko eta erabilera-ereduak deskribatzeko.
2024ko udan, Las Palmas de Gran Canariak bat egin du teknologia horrekin, eta LPA Beach aplikazioa jarri du abian, itsasaldiei, okupazioari, klimari eta zerbitzuei buruzko informazioa denbora errealean emateko Las Canteras, La Laja eta Las Alcaravaneras hondartzetan.
Argitalpenak
- Epelde, I., Liria, P., de Santiago, I., Garnier, R., Uriarte, A., Picón, A., Galdrán, A., Arteche, J.A., Lago, A., Corera, Z., et al., 2021. Beach carrying capacity management under Covid-19 era on the Basque Coast by means of automated coastal videometry. Ocean & Coastal Management 208, 105588.