Kostaldeko zerbitzuak
Itsas-lerroaren jarraipena eta klima-aldaketaren (KA) adierazle morfologikoak sortzea
Irudiak erreftifikazioa eta itsas-lerroa detektatzea oinarrizko tresnak dira azterketa hauek egiteko. Horretarako TIMEX motako irudiak erabiltzen dira informazioa lortzeko. TIMEX irudi batek segundo bakoitzeko argazkiak integratzen ditu denbora-tarte adierazgarri batean (10-20 minutu). Irudi horri esker, estatistikoki adierazgarria den itsas-lerroaren kokapena jakin dezakegu; izan ere, olatu bakoitzak hondartzako ezpondan gora eta behera egiten du, eta, beraz, tarte horretan kostaldeko batez besteko mailaren adierazgarritzat har daitekeen lerro bat marrazten du.
Klima-aldaketaren adierazle morfologikoak sortu ahal izateko, TIMEX irudi bat hautatzen da hileko, hainbat marea-maila adierazgarri adierazten dituztenak (marea baxua eta altua). Irudi horietatik abiatuta, itsas-lerroaren kokapena digitalizatzen da, eta bi adierazle lortzen dira: i) hondartzaren zabalera itsasgoran eta itsasbeheran (erreferentziako oinarri-lerro baten eta itsas-lerroaren arteko distantzia gisa zenbatetsia), eta ii) marez goitiko eta marearteko azalera itsasgoran eta itsasbeheran. Adierazle horiek hondartzen bilakaera morfologikoa ezaugarritzeko erabiltzen dira, eta itsasoko klima-aldagaiarekiko joerak eta aldakortasuna aztertzeko (adibidez, olatuen energia).
Adierazle morfologikoak eredu morfologikoak baliozkotzeko ere erabiltzen dira, itsas mailaren igoerari erantzuteko etorkizuneko agertokiak eta hondartzei lotutako bilakaera aztertzeko erabil daitezkeenak.
Argitalpenak
- Gainza, J., Garnier, R., Nuñez, P., Jaramillo, C., González, E. M., Medina, R., Liria, P., Epelde, I., Uriarte, A., Monge-Ganuzas, M. (2019). Accelerating beach recovery by plowing the intertidal bar: a field experiment along the northern Spanish coast. Journal of Coastal Research, 35(5), 973-984.
- de Santiago, I., Camus, P., González, M., Liria, P., Epelde, I., Chust, G., del Campo, A., Uriarte, A., 2021. Impact of climate change on beach erosion in the Basque Coast (NE Spain). Coast. Eng. 167, 103916.
- de Santiago, I., Morichon, D., Abadie, S., Castelle, B., Liria, P., Epelde, I., 2013. Video monitoring nearshore sandbar morphodynamics on a partially engineered embayed beach. J. Coast. Res. 65, 458–463.