Hardware-a
Hardwarea garatzeko ISURKI SL enpresarekin lankidetza ezarri da, bazkide industrial gisa. Lankidetza horren ondorioz, ARM teknologikoan oinarritutako hardware espezifiko bat diseinatu da kamerak kontrolatzeko eta irudiak prozesatzeko. Gaur egungo estazioek aukera ematen dute (erresoluzioaren arabera), 3-4 GigE kamera kontrolatzeko prozesadore bakarrarekin, eta osagai bakoitzaren funtzionamendu-denborak erregulatzen dituen kontrol-sistema gehigarri bat dute, sistemaren kontsumoak optimizatzeko.
Horri esker, instalazioen tamaina eta kontsumoa murriztu egin dira, eta egungo instalatuta dauden estazio gehienak elikadura fotoboltaikoa duten estazio autonomoak dira. Estazio hauek jarraipenean erabiltzen diren irudi motak sortzeko beharrezkoak diren datuak prozesatzeko eta transmititzeko kaptura-elementu guztiak dituzte.
Beraz, instalazio bat gauzatzeko, beharrezko azpiegitura bakarra zutoin bat da. Zutoin horren goiko muturrean, beharrezko elementu guztiak muntatuta dituen euskarria jartzen da.